DEMOAK
HIRU TXERRITXOAK
Hiru txerritxo etxean bizi
ziren amaren ondoan,
nahi bezain beste janik ez zuten
mahaian jarritakoan.
Hala etxean ez zegoena
egon ziteken kanpoan.
Hara behin baten zer gertatu zen
goiza argitzerakoan.
MARI ERRAUSKIN
Behin bazen gizon alargundu bat
bere alabarekin,
ezkondu zena bi alaba zeuzkan
andre txar batekin.
Aita urrun lanean fin,
ta alaba Mari Errauskin
etxe zuloan (maite ez zuten
beste hirurekin).
TXANOGORRITXO
Txanogorritxo deitzen
zioten neskato
baten pasartetxo bat
daukat zuentzako.
Neska hau beti zen prest
enkargutarako,
ta beti prest amaren
esanetarako;
maitagarria eta
zintzoa zelako.
TXORI ABESLARIA
Txori abeslari bat
bazen baso baten,
inoiz egun txarrik ez
zuena izaten.
Kabian lau kumetxo
zituen, azalpen
asko alperrik ari
zen beti ematen,
txorrotxio askorik
egin ez zezaten.
SANT JORDI ETA HERENSUGEAREN KONDAIRA
Istoritxo bat kontatzera
nihoakizue ri-rau,
Catalunyako Mont Blanc herrian
kokatzen da kondaira hau.
Sant Jordik egin zuen balentri
hark oraindik zutik dirau,
eta ni behintzat entzun orduko
oilo ipurdiz jartzen nau.
ZAZPI ANTXUMETXOAK
Bazen behin ahuntz bat zazpi antxume
zeuzkana, eta tarteka
esnea saltzera azokara
egiten zuena buelta.
Behin ahuntzak antxumeei eskatu
zien jartzeko arreta:
- Atea inori ez zabaldu
otsoa gertu da eta!
PINOTXO
Italiako herri batean
bazen Gepeto izena
zuen arotz bat, oso jatorra,
ta langile fina zena.
Behin egurrezko panpin bat egin
zuen, oso nabarmena!
Ez izan arren izan nahi zuen
semea zirudiena.
OÑATIKO JENTILAK
Gertakizun bat kontatuko dut;
kondairaren arabera
duela zenbait mende Oñatin
gertatutakoa, bera.
San Pedro auzoko bordari batek
ohitura zuen antzera
ferira joan nahi zuen ondoko
errekatik bestaldera.
TXITXIRIO TXIKI
Duela zenbait mende
Txiritxio Txiki
deitzen zioten mutil
txiki-txiki bati
gertatu zitzaiona
bertso bidez aurki
kontatuko dizuet
poliki-poliki.
HAMELINGO TXIRULARIA
Hamelin izeneko
herri batean zer
gertatu zen behin baten
bertso bidez laster
kontatuko dizuet.
Ez banago oker,
herri aberats hartan
ez zen falta ezer.
EDURNEZURI
Bazen behin herrialde urrun baten
neska zintzo ta liraina,
erregina zen bere amaordeak
ez zuen gogoko baina!
Azken hau hain zen gaiztoa ezen
sentitzen zen denak adina,
nahiz egun batez ustez menpean
zuen batek hartu gaina.